XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AGIRREREN GOBERNUKO MINISTRO

1936an faxistak armetan altxa zirelarik, Telesforo Monzonek, Jose Mari Lasarte eta Manuel Iruxorekin batera, proklama bat egin zuen Donostian militarren mugimenduaren aurka, bere alderdiak hartuko zuen jarrera ofizialari zenbait astetako aurrea hartuz, eta alderdien artean osaturiko Gerrako Batzordeko partaide izan zen Gipuzkoan.

Telesforo Monzon, jendaurreko lanaz gainera, alderdi barruko zereginetan aritua zen: Gipuzku Buru Batzarreko lehendakaria izana zen, eta Euzkadi Buru Batzarreko kidea.

Jose Antonio Agirrek hurbildik ezagutzen zuen, adiskideak ziren umetatik gainera.

Ez da harrigarria, beraz, ministro izendatu izana, Errepublikak Estatutua eman zuenean, euskaldunek beren kasa antola zezaten faxisten aurkako defentsa.

Baina Monzon ez da Gobernua eratzean egin zen argazki historikoan ageri, Belgikan baitzegoen armak erosten 1936ko urriaren 7 hartan.

Bere ministerioa, izan ere, Gobernazio edo Herri Zaintza sailekoa zen.

Ertzaintza antolatu zuen, eta barne segurantzako arduraduna izan zen, noski.

Gertakari deitoragarri batek ilundu zuen Monzonen agintaritza: 1937ko urtarrilaren 4an Junker 52